AMAIA ORTIZ DE LEJARAZU LARRAÑAGA

Aurkezpena

Amaia Ortiz de Lejarazu Ingurumen zientzietan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (2011), Doktorea Alcalá de Henareseko Unibertsitatean (2022). Bere tesis doktorala Membranen Teknologiako ikerketa taldean burutu zuen, IMDEA Agua institutuan (tesiaren izenburua “Anion-exchange membranes from end-of-life reverse osmosis membranes: indirect recycling approach for a circular water sector”), Serena Molina eta Juan Manuel Ortiz doktoreen zuzendaritzapean. Bere ikerketa esperientzia, ioi-trukerako membranak sintetizatzen, modifikatzen, karakterizatzen eta prozesu elektrokimikoetan ezartzen datza. Doktoratuaren barne, bi egonaldi labur egin zituen atzerriko unibertsitateetan, lehena (3 hilabete), KU Leuven unibertsitatean (Belgika), Sistema Jasangarrietarako Ingeniaritza departamentuan, Prof. Bart Van der Bruggenren zuzendaritzapean, non membranen modifikazio superfizialak burutzeko tekniketan aritu zen. Bigarrena (3 hilabete), Lisboako NOVA unibertsitatean (Portugal), Ingeniaritza Kimiko eta Biokimikako departamentuan Prof. Joao G. Cresporen zuzendaritzapean, non aurrez egindako membranak erabili zituen prozesu elektrokimiko pasiboetan.

2022an CIC energiGUNEn Elektrolito Aurreratuen eta Gelaxken Integrazioa taldean lanean hasi zen ikertzaile postdoktoral gisa. Gaur egun, fluxu redox baterietan lanean dihardu, ioi-trukerako membrana berriak sintetizatzen, edota membrana komertzialak modifikatzen, haien efizientzia fluxu redox baterietan hobetzeko asmoz.

Interes zientifikoak

  • Fluxuko redox bateriak
  • Ioi-trukerako membranak
  • Energia biltegiratzea metodo elektrokimikoak erabilita

Jarduera zientifikoa

  • Membranen teknologia
  • Elektrokimika
  • Materialen zientzia
  • Ioi-trukerako membranen sintesia

Sariak

  • Artikulu zientifiko onenaren saria European Membrane Society-ak igorrita.
  • Ahozko aurkezpen onenaren saria Espainiako Kimikako Errege Elkartearen (RSEQ) elektrokimika taldeak eskainita (ANQUE-ICCE-CIBIQ 2019).
  • Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatutako FPI ikertzaileen prestakuntzarako kontratu predoktorala.

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE