Hiriko mugikortasun elektrikoko sistemak eta bateriak eta kondentsadoreak integratzen dituzten gutxiago kutsatzen duten trenbide-sistemak sortzeak ekonomia deskarbonizatzeko erronkei eta garraio jasangarriari laguntzen die. Horretarako, trenbide-soluzioetan zein hiriko mugikortasun elektrikoan prestaziorik onenak bermatuko dituzten biltegiratze-teknologiak hautatzea funtsezkoa da sektoreko enpresen lehiakortasunerako.
Baterien eta superkondentsadoreen ante-mortem eta post-mortem analisiak, haien propietate fisiko eta kimikoak, materialen kalitatea eta ingeniaritza ezagutzeko, datu garrantzitsuak dira aplikazio horiek potentzia-elektronikako sisteman integratzeko, biltegiratze-sistemak optimizatuz eta etorkizuneko portaera aurreratuz.
Arte-egoeran dauden produktu teknologikoak, prestazio- eta eraginkortasun-maila gorena eskaintzen dutenak, eta biltegiratze-sistema fidagarriagoak.
Business Development Manager: businessdev@cicenergigune.com
CIC energiGUNErekin lankidetza estua izatea funtsezkoa da gure biltegiratze-sistemen fidagarritasuna lortzeko.Aitor Arratibel EES Product Development Manager. CAF Power & Automation
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...