Modu praktikoan, proposamena gauzatzea, sare elektrikoan sodio-ion baterien teknologia erabiltzeko aplikazio egokienak definitzea ahalbidetuko duen adierazle nagusien azterketa eta bateriaren bizi-zikloko kostuaren azterketa konparatiboa egitea da, aplikaziorako ezarritako LCOS metodologian oinarrituta. Horrez gain, teknologia horren merkatu potentziala ere aztertuko da.
Iberdrola España Fundazioak, 2011. urtetik, energia berriztagarriei, ingurumenaren babesari, klimaren aldaketari eta energia-sistemaren eraginkortasunari buruzko 20 proiektu baino gehiago bultzatzeko Ikerketarako Laguntzen deialdia egiten du urtero. Proposamenak, unibertsitate edo ikerketa-zentro batean alor horietan lan egiten duten ikertzaile gazteek aurkeztu behar dituzte.
Ildo horretan, ikerketa-proiektuek ikatza baztertuko duen etorkizuneko energia sistema elektrifikatuarekin erlazionatutako teknologia nagusien sektorerako inplikazioak identifikatu, deskribatu eta aztertu behar dituzte. Era berean, berrikuntza teknologiko nagusiei eta horiek kostuen aurreikuspenetan eta merkatuen bilakaeran duten eraginari buruzko dokumentuak egitea aurreikusi behar dute, CIC EnergiGUNEko Carlos Manuel Berlangak 2020ko deialdian aurkeztu eta Iberdrola Fundazioak hautatu duen proposamenak egin duen bezala.