MONTSERRAT GALCERAN MESTRES

MONTSERRAT GALCERAN MESTRES

IKERKETA-LERRO ARDURADUNA

Helburua

Gure helburua aplikazio industrialetarako sodio-ioizko bateriak garatzea da, materialen propietateak optimizatuz eta, horrela, litio-iozko bateriak ordezkatzeko biltegiratze-sistemak ahalbidetuz.

Deskribapena

Ikerketa-ildoaren helburua da sodio-ioizko baterien funtsezko ezaugarriak (kapazitatea, lan-tentsioa, ziklabilitatea, etab.) zentzuz garatzea, diseinatzea eta optimizatzea, bateria horien teknologiari buruzko ezagutza zabala baliatuta (fundamentuetatik froga-kontzeptu aurreratuetara). Honela, sodio-ioizko bateriak energia biltegiratzeko aplikazio errentagarri desberdinetarako optimizatu daitezke karbono aztarna txikiagoa duten material ez-kritikoak erabiliz.

Gure ikerketa-lan nagusia sodio-ioizko bateriak garatzean datza, egoera solidoko sodio-ioizko teknologia barne. Ikerketa-lan horren barruan, lehentasuna materialen propietate elektrokimikoak eta fisikoak hobetzea da.

Materialen ezagutzari esker, baterien errendimenduaren funtsezko propietateak (bizitza erabilgarria, egonkortasuna eta kostua) "behetik gora" ulertzen ditugu. Hori dela eta, lankidetza estua dugu bazkide industrial estrategikoekin, aplikazio horrek dituen erronka eta behar espezifikoei aurre egiteko.

Prozesamendu ekologikoan, iraunkortasunean, ekonomia zirkularrean eta birziklatzeko eskakizun eta aukeretan ere parte hartzen dugu. Horiek horrela, egungo erronkak ez ezik, gerokoei aurre egiteko ere prestatzen ari gara.