DAMIEN SAUREL

Aurkezpena

Damien Saurel elektrokimikoa eta egoera solidozko fisikaria baita, eta hainbat karakterizako teknika ezberdinetan esperientza handia du, besteak beste, konduktibitate edota neurketa magnetikoetan, eta angulo txikiko dispertsioan (neutroiak – SANS eta X-izpiak – SAXS). Manganeso oxidozko magneto-erresistente diren xafla (lamina) meheen iguruan burutu zuen bere masterra 2002an. Ondoren, 2005ean Frantziako Caen Unibertsitatean doktoretza eskuratu zuen, hiru urteko CEA beka baten bitartez. Doktoretzan CRISMAT laborategian (Caen, Frantzia) aritu zen, manganeso oxidozko magnetoerresistenteen propietate elektroniko eta magnetikoak ikertzen, eta aldi berean, LLB-CEA (Saclay, Frantzia) neutroi laborategi nazionalean aritu zen. Azken honetan, angulo txikiko neutroi teknika (SANS) erabili zuen material hauen fase magnetikoaren separazioaren ikerketa topologikoa egiteko. 2006an Aragoiko Naziozientzia Institutoan – INA (Zaragozako Unibertsitatea) aritu zen urtebetez postdoc gisaz, polímero-matrizean sarturiko karbono nanotubo konposatuen DC eroankortasuna (konduktibitatea) ikertezen, eta aldi berean proba medikuen kromatografietan erabiltzen diren nanopartikula magnetikoak detektatzeko prototipo bat burutzen. 2006ean, Nanoeskala Fisika eta Kimika Institutan – INPAC (Lovainako Unibertsitatea, Belgika) hasi zen lanean doktoratu ondorengo lanpostauan, non fotoluminiszentzia espektroskopia teknika erabiliz, konfinamendu magnetikoaren efektuak, eremu magnetiko handi aplikatuz, aztertu zituen nano-beira zeramiketan. Horiek telekomunikazo arloan aplika daitezen. 2008ko irailean, Caen Unibertsitatean (Frantzia) irakasle laguntzaile gisa hasi zen, eta 2009ko irailean funtzionario plaza eskuratu zuen Rouen Unibertsitatean (Frantzia) "Maître de conferencias" (Irakasle) bezala, bertan fisika, material zientzia eta eletronika arloetan irakasten aritu zen. Damien Saurel CIC energiGUNEn hasi zen lanean 2011ko uztailean. Bertan, ikertzaile iraunkor gisa egiten du lan energia eletrokimikoa metatzeko sistemak aztertzen. Propietate fisikoak eta X-izpien difrakziko plataformen arduraduna baita, eta plataforma hauen garapenean eta, aldi berean, Na eta Li ionezko batería eta superkondentsadoreen materialen ikerketan egiten du lan. Hori dela eta, laborategi tresna mailan (PXRD, SAXS) funtziona dezakeen zelda elektrokimikoaren garapena zuzendu zuen, baita sinkontroneko hainbat ereduetan (HRPXRD, SAXS, XAS) erabiltzeko alegia.

Interes zientifikoak

  • Na-ioneko baterietarako material katodikoetan eta anodikoetan karga biltegiratzeko mekanismoak
  • Energia elektrokimikoa biltegiratzeko karbonozko materialak
  • Materialak karakterizatzeko metodoak garatzea

Jarduera zientifikoa

  • Elektrokimika
  • Egoera solidoko fisika
  • X izpien difrakzioa
  • Angelu txikiak sakabanatzea