CIC energiGUNE, energia biltegiratze eta bihurketa elektrokimikoan, baita energia termikoaren biltegiratze eta bihurketan ere, erreferentziazko euskal ikerketa zentroa, urte bakarrean bikoiztu du Stanford Unibertsitateak eta Elsevier argitaletxe akademikoak urtero argitaratzen duten “Ranking of the World Scientists” zerrendan sartuta dauden zientzialarien kopurua. 2024ko edizioan agertzen ziren bost ikertzaileetatik (Michel Armand, Elena Palomo, Montse Casas-Cabanas, Javier Carrasco eta Yaroslav Grosu), hamar izatera igaro da aurtengo edizioan, bai 2024an gehien aipatu direnak, bai ibilbide osoagatik Ranking Orokorrean aitortu direnak kontuan hartuta.
Michel Armand irakaslea, CIC energiGUNEko Energia Elektrokimikoaren Biltegiratze eta Bihurketako Arloaren Ohorezko Zuzendari Zientifikoa, oraindik ere zentroko ikertzaile aipagarrienen zerrendaren buruan agertzen da. Berriro ere lagun ditu Elena Palomo irakaslea, CIC energiGUNEko Energia Termikoaren Biltegiratze eta Bihurketako Arloko Zuzendari Zientifikoa eta Ikerbasqueko irakaslea; Montse Casas-Cabanas irakaslea, CIC energiGUNEko Energia Elektrokimikoaren Biltegiratze eta Bihurketako Arloko Zuzendari Zientifikoa eta Ikerbasque Research Professor; Yaroslav Grosu doktorea, Interfaze Fenomenoen eta Egitura Porotsuen taldeko burua eta Ramón y Cajal ikertzailea; eta Javier Carrasco irakaslea, CIC energiGUNEko Modelizazio eta Simulazio Konputazionalen taldeko burua.
Aurten bost ikertzaile horiei batu zaizkie Heng Zhang irakaslea, CIC energiGUNEko Ikerbasque Research Associate Professor eta Huazhong Zientzia eta Teknologia Unibertsitateko (Txina) talde-burua; Max García-Melchor irakaslea, Ikerbasque Research Professor eta CIC energiGUNEko Katalisirako Modelizazio Atomistiko eta Molekularreko taldeko burua; Damien Saurel doktorea, euskal zentroko Baterietarako Material Ez-organikoen Erreakzio Mekanismoen taldeko burua; eta Shanmukaraj Devaraj doktorea, CIC energiGUNEko Material Organikoen taldeko ikertzaile seniorra, 2013tik polimerozko egoera solidoko baterietan ikertzen ari dena.
Horrez gain, Daniel Carriazo irakaslea, Ikerbasque Research Professor eta Egoera Solidoko Baterietarako Elektrolitoen Ikerketa Lerroaren arduraduna, Ranking Orokorrean agertzen da bere ibilbide zientifikoagatik. Nabarmentzekoa da atal honetan Michel Armand, Elena Palomo eta Javier Carrasco ere badaudela.
Hil honetan argitaratutako “Ranking of the World Scientists” zerrendak 2024an egindako jarduera zientifikoaren informazioa jasotzen du. Argitalpen hau, arlo zientifikoan nazioarteko erreferentzia nagusitzat jotzen dena, mundu mailan biltzen da, argitaratutako ikerketen eraginaren arabera —210.000 ikertzaile baino gehiago aipatuta—. Besteak beste, kontuan hartzen dira koautoretza, autoaipamenen ehunekoa, eta indizeatutako argitalpen zientifikoen inpaktuarekin zuzenean lotutako parametro normalizatuen analisi konbinatua. Azterlanak ikuspegi orokorra eskaintzen du bai ikertzaileen ibilbide historikoari buruz, bai azken urtean egindako ekarpen zehatzei buruz.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...