• Horizon Europe programaren bidez Europar Batasunaren finantzaketa duen SAGELi proiektuak, material katodiko aurreratuak, aglutinatzaileak eta elektrolitoak dauzkaten eta EUCARen 3. mailatik beherako arrisku-indizeak bermatuko dituzten bateria-gelaxkak fabrikatzen lagunduko du.
  • CIC energiGUNEk materialen eta gelaxken segurtasuna ebaluatzeko eragile gisa hartzen du parte proiektuan. Prozesu hori funtsezkoa da ion-litiozko bateria berriak –seguruagoak eta jasangarriagoak– egokiak izan daitezen lurreko, itsasoko eta aireko mugikortasuneko aplikazio nagusietarako.

CIC energiGUNEk, energia elektrokimikoaren biltegiratzean eta bihurketan eta energia termikoaren biltegiratzean eta bihurketan erreferentea den euskal ikerketa-zentroak, ion-litiozko bateria seguruagoak eta jasangarriagoak garatzeko ari da lanean, material katodiko aurreratuak (CAM), aglutinatzaileak eta elektrolitoak dauzkaten eta EUCARen 3. mailatik beherako arrisku-indizeak bermatuko dituzten bateria-gelaxkak fabrikatzeko. Lan hori, EBko Horizon Europe programaren finantzaketa duen eta kontinenteko beste hamaika enpresa eta ikerketa zentrorekin batera euskal zentroak parte hartzen duen SAGELi proiektuaren barruan dago.

Jokin Rikarte eta Emilie Bekaert CIC energiGUNEko proiektuko ikertzaile nagusiek ziurtatu dutenez, "EUCARen 3. mailaren azpitik dagoen, hau da, hausturarik edo suterik izango ez dela bermatuko duen, litiozko ionen bateria-gelaxka bat lortzea, aurrerapen erabakigarria da mugikortasunaren garapen integralerako, eremu guztietan, baita itsasoan eta airean ere”. “Gainera, gelaxka berri horiek kobaltorik gabekoak izango dira, eta, beraz, nabarmen lagunduko diogu jasangarritasunari”, amaitu dute.

Ildo horretan, SAGELik garatutako material katodiko aktibo berriak (CAM) Manganesoan aberatsak diren oxidoetan oinarritzen dira, eta berez seguruagoak dira. Era berean, gailuaren segurtasun gehigarria bermatuko da, CAMen gainazal aktiboa murriztuz eta estaldura berritzailea emanez.

Bestalde, SAGELiko aglutinatzaile seguruenek atxikimendu hobea, lodiera txikiagoa eta prozesagarritasun hobea bilatzen dute, pitzadurak eta homogeneotasun faltak eragindako segurtasun arazoak prebenitzeko. Era berean, SAGELiko suaren aurkako elektrolitoek tentsio handiko egonkortasuna bilatzen dute. Gainera, SAGELiren bat-bateko proba termikoak nahikoak izango ditu material berrien gramo gutxi batzuk segurtasuna aurreikusteko, hori zehazteko eskala handitzeko beharra ezabatuz. Izan ere, aurreikusten denez, segurtasun egoera goiz iragartzeko SAGELiren tresnak EUCAR maila aurreikusiko du bateria funtzionatzen eta zahartzen ari den bitartean.

SAGELi partzuergoaren buru Frantziako Commissariat a L’Energie Atomique et aux Energies Alternatives da, eta hauek dira beste parte-hartzaileak: CIC energiGUNE, Umicore, Arkema, Forschungszentrum Julich, Cidetec, Lomartov, CNRS, e-mobility Europe, Power4Future, Fincantieri eta Safran.

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE