Arabako CIC energiGUNE ikerketa-zentroa Batteries 2030+ ekimeneko Aholku Batzordeko kide izango da. Organo hori Europako ikerketa-zentro eta industria-zentro nagusien arteko ekintza koordinatuaren buru da energiaren biltegiratzearen arloan, eta automobilgintzarako estatu solidoko baterietan duen esperientzia ematen du.

Battery 2030+ CIC energiGUNE

Ohar baten bidez, ikerketa zentroak jakinarazi du ekintza horrek sustatzen duela Europan etorkizunean izango diren biltegiratze elektrokimikoko sistemetarako bide orri bat egitea.

Azaldu duenez, automobilgintzarako estatu solidoko baterietan duen "esperientzia diferentzialari" esker, CIC energiGUNE aholkularitza ematen ari zaie SINTEF, CNRS, Fraunhofer eta Cidetec euskal ikerketa zentroei.

Albiste osoa erdaraz: https://www.lavanguardia.com/local/paisvasco/20190322/461168812847/el-centro-alaves-cic-energigune-asesorara-a-expertos-europeos-en-almacenamiento-de-energia-en-baterias-para-automocion.html

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE