Cristina Luengok 2007an lortu zuen Kimika Industrialeko Ingeniaritza Teknikoko titulazioa Euskal Herriko Unibertsitatean. 2007/2008 bitartean Energia Berriztagarrietako Masterra ikasi zuen Leongo Unibertsitatean. 2008an praktikak hasi zituen Arabako Biocomposten, hondakinen karakterizazioari eta biogas-produkzioaren optimizazioari buruzko azterlanak eginez. 2008 eta 2014 artean, sektore eoliko eta automobilistikoko kalitate-ikuskatzaile gisa eta makina-erremintaren sektoreko ingurumen-teknikari gisa lan egin zuen. 2016ko martxoaz geroztik, CIC energiGUNEn lan egiten du, energia termikoa biltegiratzearekin lotutako hainbat ikerketa-proiekturi euskarria emanez.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...