DANIEL CARRIAZO MARTIN

Aurkezpena

Daniel Carriazo doktorea Kimikan lizentziatu zen 2003an Salamancako Unibertsitatean. Tartean, ikasturte bat atzerrian egin zuen, Bristoleko Unibertsitatean (Erresuma Batua) eta bertan lizentziaturako tesia egin zuen Materia Organizatuaren Kimika Zentroan. 2008an, Doktoretza lortu zuen Salamancako Unibertsitateko Kimika Inorganikoa Sailean aplikazio katalitikoak dituzten hidroxido bikoitz laminar edo/eta oxido porotsuetan dauden polioxometalatoen immobilizazioaren inguruan lan egiten. 2009an, Francisco del Monte doktorea buru duen ICMM-CSIC-eko Material Bioinspiratuen taldean sartu zen "Juan de la Cierva" ikertzaile gisa. 2011n Markus Niederberger irakasleak zuzendutako ETH-Zuricheko (Suitza) Material Multifuntzionalen taldean lan egin zuen eta 2012an Madrilgo Materialen Zientzia Institutura (CSIC) itzuli zen "JAE-Doc" ikertzaile moduan. Gaur egun, Carriazo doktorea Ikerbasque Research Associate da. 2014an CIC energigUNEn lanean hasi zen eta 2017ko iraila geroztik, bertako Superkondentsadoreen inguruko ikerkuntza zuzentzen du. Bere interes zientifiko nagusia energia metatzeko elektrodo moduan aplikazioak izan ditzaketen porositate hierarkizatudun eta karbono-metal oxido konposatuen sintesia da.

Interes zientifikoak

  • Material nanoegituratuak
  • Superkondentsadoreak.
  • Elektrodoak
  • Energia biltzeko gailu malguak

Jarduera zientifikoa

  • Síntesis avanzada de óxidos metálicos y materiales carbonosos.
  • Síntesis de materiales compuestos de grafeno y nanotubos de carbono.
  • Caracterización fisico-química de materiales (XRD, isotermas de adsorción-desorción y microscopía electrónica)