DIDAC ARMAND FENOLL SILVESTRE

Aurkezpena

Dídac Kimikan doktorea da (2024) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren eskutik. Bere doktoretza-ikerketaren ardatza material fotonikoen eta elektrokatalizatzaileen karakterizazio konputazionala izan zen, kimika kuantikoko ab initio metodoak erabiliz, hain zuzen ere. Material erdieroaleen modeloekin lan egin du nanoeskalan, eta, jardun horretan, ligandoen eta "shell" motako geruzen pasibazioak haien egitura elektronikoan duen eragina aztertu du. Elektrokimikaren alorrean, elektrokatalizatzaile monometalikoak, bimetalikoak eta "core-shell" direlakoak hidrogenoaren eboluzio-erreakziorako zer moduzkoak diren aztertu du. Dídac katalizatzaile homogeneoen simulazioekin ere aritu da; zehazki, olefinen metatesira begira, katalizatzaile organometalikoak erabiliz.
2025ean, Dídac Modelizazio Atomistiko eta Molekularreko Taldean lan egiten du, Max García-Melchor buru izanda, Ikerbasque Professor.

Interes zientifikoak

  • Uraren elektrolisia
  • Elektrokatalizatzaileen diseinu arrazionala
  • Nanoteknologia eta nanomaterialak
  • Kimika berdea

Jarduera zientifikoa

  • Kimika kuantiko konputazionala
  • Erdieroaleak nanoeskalan
  • Katalisi heterogenoa
  • Katalisi homogenoa

Sariak

  • “Formación de Personal Universitario” beka (2019-2023)
  • Kimikako cum laude doktoretza. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, 2024.

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE