Kike Martínez Iraola Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua da (Marketin eta Merkataritza-Zuzendaritza aipamena), Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik.
Bere ibilbide profesionala Euskadiko turismo-talde garrantzitsu batean (Grupo AM) hasi bazuen ere administrari gisa, ikasketan zehar gaur egun bere pasio handienetako bat dena aurkitu zuen: marketina. Horrek bultzatu zuen, 2020an, Madrilgo Unibertsitate Konplutensean Marketin eta Moda eta Luxu Komunikazioan espezializatzera.Prestakuntza horri esker, jakin ahal izan zuen diploma horretan eskuratutako gaitasunek zuzenean aplikatzen zutela beste sektore batzuetan, modaren antzera, eredu jasangarriagoetarako eta digitaletarako trantsizio handi bati aurre egin behar zioten sektoreetan, alegia.
Gizartea eta enpresak (bereziki COVID-19aren ondoren) jasaten ari ziren digitalizazio azkarraren jakitun, Kikek, Marketin Digital, Publizitate eta Diseinuan masterra hasi zuen 2021ean. Horri esker, produktu kimiko enpresa bateko (Zorelor S.A.) marketin-sailean lan egiten hasi zen, ikasketak eta lana uztartzen. Enpresa horretan izandako esperientzia-urteari esker, profesional gisa asko hazi zen, komunikazio-ekintza guztiak gauzatzeaz arduratu baitzen (argazkien eta bideoen ekoizpena eta edizioa, sare sozialen kudeaketa, diseinu grafikoa…). Horren ondorioz, ilusioz eta motibazio handiz aurre egin ahal izan zion CIC energiGUNE bezalako erreferentziazko erakunde batentzat lan egiteak dakarren erronka garrantzitsu eta politari.
2022ko ekainean, Kikek CIC energiGUNEko taldera bat egin zuen Marketin eta Komunikazio teknikari gisa.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...