EUKENE GARCIA OCINA

Aurkezpena

Ingeniaritza Mekanikoko Gradua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean 2021ean. 2023an " Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasunaren Ikerketa Industrian, Garraioan, Eraikuntzan eta Hirigintzan" Masterreko ikasketak amaitu zituen unibertsitate berean, eta unibertsitate horren beka baten bitartez. Hüttenes-Albertus taldeko HA Ilarduya enpresarekin lankidetzan egin zuen "Harea eta erretxina desberdinen propietate termofisikoek galdaketa-moldeen hozte-abiaduran duten eraginaren analisia" master-amaierako lana. Ondoren, bi urtez aritu da ikertzaile lanetan Euskal Herriko Unibertsitatean, Enedi ikerketa-taldearen parte izanik. Urte hauetan, batez ere, fase-aldaketako materialen (PCM) propietate termofisikoak eta degradazio termikoa aztertu ditu.

Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) doktore-tesia egiteko laguntza jaso du.

Interes zientifikoak

  • Kalorimetria
  • Fase Aldaketako Materialak (PCM)
  • Fluidodinamika Konputazionala (CFD)

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE