Aurkezpena

Erronka

Prozesu industrial tradizional askok beroa sortzen dute, normalean atmosferara husten dena, baina berrerabil daitekeena. Berrerabilpen hori ezin denean berehala egin, bero hori metatzen duen biltegiratze-sistema bat behar da, beste une batean erabili ahal izan arte. Beroa biltegiratzeko sistemetarako ekonomikoki bideragarriak diren teknologiak sortzea da erronka.

Konponbidea

Ekonomikoki bideragarria den beroa biltegiratzeko sistema bat sortzeak sistema horren parte diren materialak energetikoki dentsoak, bateragarriak eta oso merkeak izatea eskatzen du. Altzairugintzako zepak material ideala dira, kosturik gabeko hondakinak baitira, eta bigarren bizitza bat ematen zaie, biltegiratze termikoko sistema batean birbalorizatuz. CIC energiGUNEk altzairugintzako zepetan oinarritutako biltegiratze termikoko teknologia berritzailea garatu du.

Emaitzak

Altzairugintzako zepetan oinarritutako biltegiratze termikoko sistema berritzaile bat, Bizkaiko altzairutegi batean instalatuta dagoena.

 

Kontaktua

Business Development Manager: businessdev@cicenergigune.com

Kasu arrakastatsu gehiago

Kasu arrakastatsuetara bueltatu

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE