Jon Ajuria Dr.a Kimikan Lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean 2003-z geroztik. Lizentziaturako azken urtea Bergen-eko Unibertsitatean gauzatu zuen. 2004-an IK-4 CIDETEC-eko Energia Departamentuan hasi zen lanean ikertzaile bezala. Bertan 3 urte eman zituen hidrogenozko erregai pilen inguruan ikertzen. 2007-an IK-4 IKERLAN-eko Energia Departamentuan hasi zituen doktoretza ikasketak, 2012-an doktore titulua erdietsiz Euskal Herriko Unibertsitatean. Denbora tarte honetan bere ikerketa jarduna eguzki zelula fotovoltaiko organiko-inorganiko hibridoen elektrodo nanoegituratuen inguruan enfokaturik egon zen. Ondorengo 3 urteetan Ajuria Dr.-eak hainbat proiektu europearretan hartu zuen parte eguzki zelula fotovoltaikoen garapenaren inguruan ikertuz. 2015-ean CIC energiGUNE-n hasi zen lanean ikertzaile postdoktoral bezala superkondentsadore hibridoen ikerketa lerro berrian. 2018-z geroztik ikertzaile asoziatua da. Bere interes zientifikoa superkondentsadore hibridoen teknologiaren garapenena datza gaur egun. Ajuria Dr.-ea hainbat proiektu industrialen ikertzaile nagusia ere bada.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...