JONATAN PEREZ ARCE

Aurkezpena

Jonatan Pérez Arcek Industria Kimikaren Ingeniaritzako titulua (2013) eta Ingeniaritza Kimikoko masterra (2016) lortu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Denboraldi horretan, hondakin-uretako konposatu fenolikoen tratamenduetan, zein landare-olioen   aldakuntza kimikoetan aritu zen lanean. 2020an, Material Berriztagarrien Ingeniaritza doktoregoa eskuratu zuen, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Tecnaliaren zuzendaritzapean. Haren  tesia ligninan oinarritutako biopolímeroak lortzeko sintesi-bide berriak garatzean datza, ondoren hauek poliuretanoen, zein energia termikoa biltegiratzeko materialen formulazioan bezalako aplikazioetan erabiltzeko. Tesia defendatu eta gero, biomasa lignozelulosikoaren eta landare-olioaren balorizaziori lotuta jaraitu zuen material horietatik abiatuz bio-konposatuen formulazioak eginez. Ikerketa hau CETIM Fundazioa Zentro Teknologikoan garatu zuen I+G+b proiektuen teknikari gisa jardunez. 2022an doktoratu ondoko ikertzaile gisa jarraitu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Biofindegi Prozesuak ikerketa taldean, material lignozelulosikoa erauzteko prozesu desberdinetan ikertzen. 2022ko martxoan, CIC energiGUNE-n lanean hasi zen doktoratu ondoko ikertzaile bezala. Bertan likido ioniko jasangarrien eta kristal organiko plastiko ionikoen diseinuan eta sintesian ikertzen ari da, hauek energia biltegiratzeko fase-aldaketako material gisa erabiltzeko.

Interes zientifikoak

  • Likido ionikoak
  • Fase-aldaketako materialak
  • Biomasaren balorizazioa eta ustiapena
  • Komposatu bio-oinarrituen eta iraunkorren formulazioa

Jarduera zientifikoa

  • Bio-poliolen sintesia
  • Hondakin-uren tratemendua
  • Katalisi homogeneoa eta heterogeneoa
  • Bio-oinarritutako konposatuen aldakuntza kimikoa
  • Epoxi, poliuretano eta akriliko konpositeen formulazioa
  • Material lignozelulosikoaren eta lande-olioen balorizazioa

Sariak

  • Tecnalia Research & Innovation doktoratu aurreko beka
  • Margarita Salas modalitateko doktoratu ondoko beka

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE