LAIDA OTAEGUI AMEZTEGUI

Aurkezpena

Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU-UPV) Ingeniaritza Kimikoko ikasketak 2006an amaitu zituen. Bertan, Karrera Amaierako Proiektua burutu zuen autoetarako erregai gisa erabiltzeko etanola eta dimetil eterraren sintesian erabilitzen diren katalizatzaileen desaktibazioaren inguruan. Behin ikasketa hauek amaitu ondoren IK4-Ikerlan ikerketa zentruko Energia Unitatean hasi zen lanean eta bertan burutu zuen bere Doktorego Tesia oxido solidozko erregai zelden inguruan (Solid Oxide Fuel Cells – SOFCs) Lide Rodríguez doktorea eta Francisco Castro irakaslearen zuzendaritzapean. Doktoretza titutlua TECNUN – Universidad de Navarra-n jaso zuen euskarri metalikodun SOFC motako erregai zelden alde anodikoaren fabrikazioan, karakterizazio elektrokimiko/mikroestrukturalean eta tenperatura altu eta ingurne korrosiboetan duten egonkortasunaren ebaluazioaren inguruan egindako ikerkuntzagatik. Doktoretza titulua jaso aurretik CIC energiGUNE-rekin elkarlana hasi zuen tenperatura altuko metal-airezko baterien (High Temperature Metal-Air Batteries – HTMAB) garapenean lan egiteko, eta behin titulua jaso ondoren, 2013an, doktoretza ondoko ikertzaile moduan CIC energiGUNE-ra batu zen. Doktoretza ondoko ikertzaile moduan HTMAB eta sodio-ioizko baterien inguruan lan egin zuen. Gainera 4 hilabeteko egonaldi bat egin zuen ZSW (Zentrum für Sonnenenergie- und Wasserstoff-Forschung Baden-Württemberg, Ulm, Alemania) ikerketa zentruan litio-ioizko baterietarako katodoen formulazioan lan egiteko. Gaur egun, osagai solidoak dituzten bateria prototipoen garapenean lan egiten du ikertzaile moduan Zelden prototipatze taldean.

Interes zientifikoak

  • Baterien osagaien prozesaketaren eskalatzea
  • Bateria prototipoen fabrikazioa
  • Baterien osagaien eta bateria osoen karakterizazio elektrokimiko/mikroestruktural/mekanikoa
  • Osagai solidoak dituzten bateriak
  • Sodio-ioizko bateriak

Jarduera zientifikoa

  • Energia gordetzeko gailu elektrokimiko berritzaileen muntaia eta karakterizazio elektrokimikoa
  • Bateria eta erregai zelulen osagaien karakterizazio elektrokimiko/mikroestrukturala
  • Material zeramikoen prozesaketa dispertsio likido moduan estaldurak sortu eta ondoren sinterizazio prozesuen bitartez.
  • Geruza dentso eta porotsuen fabrikazioa
  • Oxido solidozko erregai zeldak (Solid Oxide Fuel Cells – SOFC)
  • Tenperatura altuko metal-airezko bateriak (High Temperature Metal-Air Batteries – HTMAB)
  • Sodio-ioizko bateriak

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE