LORENZO FALLARINO

Aurkezpena

Lorenzo Fallarino doktoreak bere ikerketa konposizio modulazio mailakatua duten nanomaterial berritzaileak diseinatu eta sortzera bideratu du, prozesu termikoetan oinarritzen diren aplikazioetan errendimendu aurrerapenak lortzeko helburuz. Ezagutza zabala du geruza finen fabrikazioan eta materialen karakterizazioan, besteak beste, X izpien eta neutroien difrakzioan/islapenenean, magnetometrian, FMR eta espin uhinen espektroskopian, zein ioien inplantazio eta irradiazio tekniketan. Fisikako gradua eta masterra burutu zituen Perugiako Unibertsitatean (Italia). 2017an, nazioarteko Fisikako doktoretza osatu zuen CIC nanoGUNEko Andreas Berger doktorearen gidaritzapean (bikain cum laude kalifikazioa eta EHUko doktorego sari berezia lortuz). Tesiko lanean zehar, materialen profil magnetikoak eta haien ezaugarriak kontrolatzea lortu zuen gradiente magnetiko eta termikoak aplikatuz, oinarrizko material ferromagnetikoen propietate magnetostatikoak lokalki modifikatzeko askatasun-gradu berriak bilatuz. Efektu magnetostatiko horiek eskala handiko instalazioetan egindako esperimentuen bidez ere ikertu zituen (NIST-NCNR eta New York University-n, AEBn). Ondoren, Fallarino doktorea Helmholtz-Zentrum Dresden-Rossendorfeko (Dresden, Alemania) magnetismo taldera batu zen 2017an doktoratu ondoko ikertzaile gisa, eta multigeruzatan oinarritutako material berriak garatzen aritu zen, hauek 5G teknologiarako igorle/antena gisa txertatzeko. Teknologia horren propietateak ioien irradiazio eta inplantazio bidez optimizatzea lortu zen. 2019tik aurrera Maria de Maeztu ikertzaile bezala jardun zuen CIC nanoGUNEn. Bertan material magnetikoak kontrolatzeko estrategia berri bat diseinatu zuen, non iman estandarrak eta nanoeskalan nahieran egokitutako konposiziozko egiturak dituzten material magnetikoak konbinatzen diren, hauetan fase trantsizioekin lotutako fenomeno kritikoak manipulatzeko bide emanez. 2021ean, Fallarino doktorea CIC energiGUNEra batzen da doktoretza osteko ikertzaile gisa.

Interes zientifikoak

  • Material magnetikoak eta energia biltegiratzeko materialak
  • Materialen karakterizazioa
  • Neutroien espektroskopia
  • Geruza finen fabrikazioa

Jarduera zientifikoa

  • Materia kondentsatuaren fisika
  • Materialen zientzia
  • (Nano-)Magnetismoa, magneto-optiko eta magnetizazio-dinamika
  • Karakterizazio-teknika aurreratuen konbinazioa

Sariak

  • Journal of Physics D Emerging Leaders Award
  • Doktoretza Sari Berezia, Euskal Herriko Unibertsitateak emandako nazioarteko doktoretza-tesiagatik
  • 3 urteko PFPI doktoratu aurreko beka (PRE_2013_1_974), Eusko Jaurlaritzak emana

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE