Luis Bartolomé doktorea Fisikan lizentziatu zen 2006an, Egoera Solidoaren Fisika espezializatuta, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Urte horretan bertan, etxetresnen psikoakustikako bekadun ikertzaile gisa hasi zen lanean Fagor Electrodomesticos-en I+G+b zentroko akustika eta bibrazioen arloan. Urte eta erdi igaro ondoren, doktoregai gisa sartu zen Gainazalen Teknologien Taldean, Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoan, Ingeniaritzan Doktoretza programaren barruan. 2012 amaieran doktoretza lortu zuen "Theoretical, experimental and numerical analysis of mechanical and contact behaviours of a thermoplastic polyurethane elastomer used as a cover rope in lift industry" doktorego-tesiarekin. Ondoren, ikertzaile gisa lan egin zuen Iruñeko Meler Grupo-ko (itsasgarriak aplikatzeko sistemen fabrikatzailea) I+G sailean, batez ere aplikatzaile berriak garatuz eta simulazio termikoak eta hidraulikoak eginez. 2014an, Marie Curie doktoratu-ondoko beka bat eman zitzaion ENTICE europako proiektuan (FP7-ITN), zeina Liublianako Unibertsitateko (Eslovenia) Tribologia eta Interfaseen Nanoteknologiako Laborategian (TINT) garatu baitzen. Prof. Mitjan Kalin-en ikuskaritzapean, ZDDP tribofilmak ikertu zituen, elementu finituetan oinarritutako alderantzizko metodo baten bidez ezaugarrituz. 2017an, TU Delft-ko Ingeniaritza Aeroespazialeko Fakultateko Egitura Aeroespazial eta Materialen sailean sartu zen A green Deal in Energy Materials (ADEM) proiektuaren doktoratu-ondoko ikertzaile gisa, haize-sorgailuen palen erosio-higadura ikertzen. 2020ko urritik, CIC energiGUNEko Biltegiratze Termikoaren arloan doktore-ondoko ikertzaile gisa lan egiten du, nano-triboelektrifikazioan zentratuz.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...