María Jaureguik Geologia Zientzietan Lizentziatura eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, estruktura kristalinoen ikerketara bideratuz. Ondoren, Material Berrien Masterra burutu zuen, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Kantabriako Unibertsitateak elkarrekin ematen duten masterrean alegia. Masterreko tesia glizina-nitrato errekuntza prozesutik sintetizatutako ABO3 (A n= La, Nd, B = Co, Fe, Ni) oxido nahasien perovskita mota ezberdinetako ikerketan oinarritu zen. Hauek, oxido solidozko erregai-piletan (SOFC) kontaktu kapatzat erabiltzeko. Ikerketa burutzeko, hainbat karakterizazio teknika mota ezberdirak erabili izan omen ziren, besteak beste, X izpien difrakzioa, eskaneatze mikroskopia elektronikoa edota konduktibitate elektrikoarena. 2016tik CIC energiGUNEn egiten du lan, analisi estruktural eta propietate fisikoen arloan jarduten du. X izpien difrakzio Plataforma eta Propietate Fisikoen Unitateko neurketen arduradun gisa egiten du lan.