Michel Armand, CIC energiGUNEko kontseilari zientifikoa (Frantzia, 1946an jaioa) litiozko baterien garapena ahalbidetu duten teknologia nagusien "aitatzat" hartzen da -Kimikako Nobel Saria merezi dute-. Gainera, Estatu espainiarreko energiaren arloko ikertzailerik garrantzitsuena izendatu dute, Stanfordeko Unibertsitateak argitaratutako munduko 100.000 zientzialari nagusien zerrendaren arabera.
Armand, Nobel sariaren irabazleetako birekin -John Goodenough eta Stanley Whittingham- patenteak eta ikerketak partekatzen dituena, nazioarteko komunitate zientifikoak "etorkizuneko baterien hurrengo aita handitzat" hartzen du elektrolito polimeriko solidoarekin egindako lanagatik. Gaur egun, CIC energiGUNEko elektrolito solidoaren ikerketa arloko arduraduna da, eta bertan lan talde enfokatu bat koordinatzen du.
CIC energiGUNE oso ondo hornituta dago; izan ere, superzientzia egiteko testuinguru osoa ematen ari zaie ikertzaileei.Michel Armand Aholkulari zientifikoa
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...