Oier Arcelus doktoreak Fisikako gradua burutu zuen 2014ean, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV). Nanozientzia masterra ere egin zuen 2015ean EHUn. Doktoretza EHUn ere burutu zuen, 2019an, Javier Carrasco doktorearean zuzendaritzapean, CIC Energigune zentruan. Tesiaren helburua, Dentsitate Funtzionalaren Teoriaz (DFT) baliatuz, sodiozko bateria materialen propietate elektrokimiko eta magnetikoak aztertzea izan zen. 2020 eta 2021 hartean, Amiens-era (Frantzia) joan zen Laboratoire de Réactivité et Chimie des Solides (LRCS)-en postdoc gisa lan egitera, Alejandro A. Franco-ren ikerketa taldean. Denbora honetan gai ezberdinak landu zituen: menbrana separadoreak zeharkatzen dituzten polisulfuroen azterketa teorikoak, 3D mesoestrukturen propietateen azterketa, euren sorkuntza algortimo estokastikoen eta ‘Coarse-Grained Molecular Dynamics’-aren bidez, eta taldeko datuen analisia errazteko software tresnen garapena, besteak beste. Gaur egun postdoc gisa lan egiten du M. Rosa Palacin-ek burutzen duen egoera solidoko kimikako taldean, Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC)-eko Institut de Ciència de Materials de Barcelona (ICMAB)-n. BIG-MAP proiektuko ‘stakeholders initiatives’-en inguruan egiten du lan, X izpien espektroak aztertzeko software tresnen garapenean hain zuzen. Proiektuak hainbat kolaboratzaile ditu: CIC energiGUNE, Insitute Laue-Langevin (ILL), eta ALBA sinkrotroia, besteak beste. Konkretuki, CIC energiGUNE, ikertzaile gonbidatu gisa lan egiten du Oierrek, Javier Carrasko doktorearen Modelizazio eta Simulazio Konputazionalaren taldean.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...