OIHANE ZUGAZUA GANADO

Aurkezpena

Oihane Zugazua Kimika zientzietan lizentziatu zen 2015an eta Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia masterra lortu zuen 2016an, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Lizentziaturaren azkeneko urtea Ouluko Unibertsitatean (Finlandian) egin zuen, ikerketa proiektu batean parte hartuz, Erasmus programari esker. Proiektuaren helburua platino taldearen elementuak material katalitikoetatik erauzteko eta banatzeko metodo baten optimizazioa izan zen. Bestalde, masterraren tesian, itsasoko uretan aurkitu daitezkeen lehentasunezko 20 konposatu organikoen determinaziorako, lagingailu pasibo desberdinen kalibrazioa burutu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko IBeA ikerketa taldean. Ikasketak amaitzean, Tubacex enpresan kalitate eta ingurumen teknikari gisa lan egiten egon zen, beka baten bitartez. Bertan, hondakin arriskutsu eta inerteen eliminaziorako dokumentazioaz eta ingurumen indikatzaileen erregistroaz arduratu zen. Aurrerago, VITO-n (Flandeseko Ikerkuntza Teknologikorako Organizazioa), Global Training beka baten bidez, proiektu nazional eta internazional desberdinetan parte hartu zuen, mintz zeramiko eta polimerikoen bidezko iragazpen saiakuntzak eginez. Gaur egun, CIC energiGUNEn laborategiko teknikari bezala lanean dabil, energia biltegiratzeko materialekin lotutako hainbat proiektuetan murgilduta.

Interes zientifikoak

  • Teknika elektrokimikoak
  • Elektrolito polimeriko eta zeramikoak
  • Bateria solidoak

Jarduera zientifikoa

  • Kimika Analitikoa
  • Kutsatzaile emergenteak
  • Nanoiragazketa
  • Mintz polimeriko eta zeramikoak

Sariak

  • Global Training 2018 beka