Eskarmentu handia energia, motorren eta turbinen arloan. 2019az geroztik CIC energiGUNE biltegiratze termiko sailean lanean aplikazio industrialetarako biltegiratze termiko berritzaileak diseinatzen, probatzen eta balioztatzen. Aurreko hamaika urteetan ingeniaritza enpresa batean lan egin zuen eguzki-energia zentral termikoko proiektuetan baita energiarekin loturiko garapenetan ere. Honen aurretik gas eta diesel motorrak eraikitzen zituen enpresa batean hamabi urtetan zehar jardun zuen, horietako bost Ingeniaritza buru eta Ikerkuntza eta Garapen Zentroko zuzendari lanetan. Lau urte pasa zituen garapen ingeniari gisa hegazkinen turbinak eraikitzen zituen enpresa batean eta urte bete eman zuen hegazkin motorren mantenua egiten zuen Amerikako Estatu Batuetako enpresa batean. Enpresa Administrazio Masterra, Kataluniako Politekniko Unibertsitatea eta Marketin eta Finantzak, 2006an. Ingeniari aeronautikoa, Universidad Politécnica de Madrid, 1989an.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...