Roman Mysyk Kimikan doktorea da 2005-z geroztik Ukraniako Zientzien Akademia Nazionaletik (National Academy of Sciences of Ukraine). Bere tesian grafitoan oinarrituriko konposatuen interkalazioa, egonkortasuna eta exfoliazioa aztertu zituen. 2006-2007 urteetan zehar ikertzaile postdoktoral bezala egin zuen lan Dalhousie Unibertsitatean, M.A. White irakaslearen taldean inklusio konposatuen zinetika eta termodinamika aztertzen. 2007-2009 urteetan Dr. Mysyk CNRS-ko Research Centre on Divided Matter (Frantzia) departamentuan aritu zen Marie-Curie ikertzaile bezala F. Beguin irakaslearen taldean. Bertan ikatzetan oinarrituriko superkondentsagailuetan aritu zen lanean, bereziki ikatzen kapazitantzia eta ikatz porosoen izaeraren arteko erlazioa aztertuz. Si/C konposatuak ere ikertu zituen li-ioi baterientzat. 2009-2011 urteen artean CNRS eta National Academy of Science (Ukrania) artean banatu zuen bere ikerketa, superkondentsare eta ikatz nanoporosoak ikertzen. Gaur egun Dr. Mysyk ikertzaile asoziatua da CIC energiGUNEn. Solid state electroactive materials taldean eta superkondentsadoreen ikerketa lerroan. Dr. Mysyk CIC energiGUNEn da 2012-z geroztik superkondentsadoreen ikerketa lerroa bideratuz, ikatz, grafeno eta nanomaterial inorganikoetan enfokaturik. Hainbat proiektu industrialetan parte hartu du, bai bertako zein kanpoko enpresekin. Dr. Mysyk 40 argitalpen zientifikoren ko-autorea da eta hainbat doktorego eta master ikasleren ikuskatzailea izan da.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...