ROMAN MYSYK

Aurkezpena

Roman Mysyk Kimikan doktorea da 2005-z geroztik Ukraniako Zientzien Akademia Nazionaletik (National Academy of Sciences of Ukraine). Bere tesian grafitoan oinarrituriko konposatuen interkalazioa, egonkortasuna eta exfoliazioa aztertu zituen. 2006-2007 urteetan zehar ikertzaile postdoktoral bezala egin zuen lan Dalhousie Unibertsitatean, M.A. White irakaslearen taldean inklusio konposatuen zinetika eta termodinamika aztertzen. 2007-2009 urteetan Dr. Mysyk CNRS-ko Research Centre on Divided Matter (Frantzia) departamentuan aritu zen Marie-Curie ikertzaile bezala F. Beguin irakaslearen taldean. Bertan ikatzetan oinarrituriko superkondentsagailuetan aritu zen lanean, bereziki ikatzen kapazitantzia eta ikatz porosoen izaeraren arteko erlazioa aztertuz. Si/C konposatuak ere ikertu zituen li-ioi baterientzat. 2009-2011 urteen artean CNRS eta National Academy of Science (Ukrania) artean banatu zuen bere ikerketa, superkondentsare eta ikatz nanoporosoak ikertzen. Gaur egun Dr. Mysyk ikertzaile asoziatua da CIC energiGUNEn. Solid state electroactive materials taldean eta superkondentsadoreen ikerketa lerroan. Dr. Mysyk CIC energiGUNEn da 2012-z geroztik superkondentsadoreen ikerketa lerroa bideratuz, ikatz, grafeno eta nanomaterial inorganikoetan enfokaturik. Hainbat proiektu industrialetan parte hartu du, bai bertako zein kanpoko enpresekin. Dr. Mysyk 40 argitalpen zientifikoren ko-autorea da eta hainbat doktorego eta master ikasleren ikuskatzailea izan da.

Interes zientifikoak

  • Elektrokimika
  • Nanoegituraturiko ikatzen aplikazioa energia biltegiratze elektrokimikorako eta biltegiratze kapazitiboa
  • Ikatz materialak, konpositeak eta grafito interkalazio konpositeak

Jarduera zientifikoa

  • Teknologia kimikoa
  • Karbono materialen kimika
  • Energia Bilduma Elektrokimikoa
  • Materialen Zientzia

Sariak

  • Ikermugikortasuna beka (2018)
  • Marie Curie Incoming International beka (2006)
  • Presidium of National Academy of Sciences of Ukraine ikertzaile junior beka (2003);
  • L.M. Litvinenko ikertzaile junior beka, Institute of Physical-Organic and Coal Chemistry, Donetsk, Ukraine (2003);
  • Ikasle arteko lehiaketaren irabazle saria, Physical Chemistry, Department of ecology and chemical technology, Donetsk (1995).

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE