UXUE GONZALEZ MENDIZABAL

Aurkezpena

Uxue Gonzalez Mendizabal-ek 2012. urtean eskuratu zuen Kimikan lizentziatu titulua Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik, Polimeroen Zientzia eta Teknologia kurrikulum lerroan. 2013. urtean zehar, Legazpiko GKN Driveline  enpresan ingurumen teknikari bezala lanean ari zen bitartean “Certificado Ambiental para el Mercado y Sistemas de Gestión Ambiental” ikastaroa burutu zuen. 2015. urtean, “Hondakinen kudeaketa eta tratamenduko” graduondoa burutu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2017az geroztik medikuntza arloan aritu da lanean, gela zurian, txip mikrofluidiko eta sentsore elektrokimikoen garapen eta fabrikazioan. 2020-tik aurrera laborategiko arduradun gisa jardun du. 2021eko ekainean CIC energiGUNEn sartu zen laborategiko teknikari gisa "Elektrolito Aurreratuen eta Zelden Integrazioa" taldean.

Interes zientifikoak

  • Polimeroak
  • Mikrofluidika
  • Elektrokimika

Jarduera zientifikoa

  • Polimeroen karakterizazioa
  • Medikuntza arloko txip mikrofluidikoen garapen eta fabrikazioa.
  • Sensore elektrokimikoen fabrikazioa
  • Fotolitografia

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE