Afrika Olabe gaur egun UPV/EHUko (Leioa) Ingeniaritza Kimikoko Graduko laugarren mailan dabil. Bere prestakuntzan zehar, energia-trantsizinora eta teknologia jasangarrietara bideratu dau interesa.
Laborategiko esperientzia praktikoa zabaldu guran, Hasselt-eko Unibertsitatean (Belgika) ikerketa-egonaldi bat egin eban; han poliuretanoen sintesian eta karakterizazinoan jardun eban, biomasatik eratorritako jatorri berriztagarriko aitzindarietan oinarritutako proiektu baten barruan.
2026an CIC energiGUNEn hasten da praktikak egiten bere TFGa egiteko, hurrengo belaunaldiko baterientzat burdinazko korronte-kolektore jasangarri eta errentagarriak garatzera bideratuta.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...