ANDER CENTENO PEDRAZO

Aurkezpena

Ander Centeno Pedrazo Kimikan graduatu zen 2017an, eta Kimika Aplikatuan eta Polimeroetan masterra lortu zuen 2018an Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV). Urte horietan, ikerketarekiko interes handia piztu zuen, organokatalizatzaile enantioselektiboen eta isozianatorik gabe poliuretanoen (NIPU) garapenean lan egiten. 2018ko urrian hasi zuen doktoretza, EHU-ren eta Tecnaliaren arteko kooperazioan, Dr. Zoraida Freixa (EHU/UPV), Dr. Pablo Ortiz (Tecnalia) eta Eduardo J. Garcia-Suarez-ren zuzendaritzapean. Tesian (Cyclic carbonates from CO2 and vegetable oils as bio-precursors for non-isocyanate polyurethanes development: A journey from monomer synthesis to industrial application) likido ionikoak garatu zituen, CO2-ren eta olioepoxidatuen zikloadizioan sistema katalitiko moduan erabiltzeko. Era berean, NIPUak poliadizio erreakzioaren bidez sintetizatu, karakterizatu eta aplikazio potentzialak aztertu zituen. Industrian duen aplikagarritasunean sakontzeko asmoz, Allnex-The Coatings Resins Company-en (Graz, Austria) egonaldia egin zuen, 2022ko otsailetik maiatzera.

2023ko urtarrilean tesia defendatu zuen eta Cum Laude eta Doktoretza Industriala aipamenak lortuz. Tesia defendatu ondoren, katalizatzaile heterogeneoen diseinuan, garapenean eta karakterizatioan lan egin zuen hegazkin-erregai iraunkorrak garatzeko, CO2 eta biomasa lehengaiak erabiliz. Ikerketa hau, Queen’s University Belfast-en (Belfast, Erresuma Batua) garatu zuen doktoratu ondoko ikertzaile gisa.

2024ko otsaileanan CIC energiGUNE-n lanean hasi zen doktoratu ondoko ikertzaile bezala “Thermocatalysis and Ionic Liquids” ikerketa-taldean. Bertan, erregai iraunkorrak garatzeko likido ionikoetan oinarritutako sistema katalitikoen diseinuan eta sintesian ikertzen ari da.

Interes zientifikoak

  • Likido ionikoak
  • Hondakinen balorizazioa (CO2, plastikoak…)
  • Erregai iraungorren garapena
  • Fase-aldaketako materialak

Jarduera zientifikoa

  • CO2-ren balorizazioa
  • Biomasaren balorizazioa
  • Erregai iraungorren garapena
  • Katalisi homogeneoa eta heterogeneoa
  • Isozianatorik gabeko poliuretanoak (NIPU)

Sariak

  • Tecnalia Research & Innovation doktoratu aurreko beka (2018)
  • “Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko Programarako” laguntza (lortua baino laguntzari uko egin)
  • RSC saria poster onenari, 10th UK Catalysis Conference (Loughborough, Erresuma Batua) (2024)

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE