Helburua

Etorkizuneko baterietarako anodo metaliko aurreratuak garatzea da gure helburua.

Deskribapena

Gure ikerketa-lana anodo metaliko funtzionalak garatzean datza: litioa (Li) eta beste metal batzuk, besteak-beste sodioa (Na) eta magnesioa (Mg), Li-ioi teknologia alternatiboak garatzeko, hala nola sodio-ioizko bateriak (Na-ioizko bateriak) eta magnesio-ioizko bateriak (Mg-ioizko bateriak) zein egoera solidoko bateriak. Hori guztia hiru estrategia nagusiren barruan:

  • Alkali-metalen gainazalak eta interfaseak eraldatzea.
  • Elektrolito solidoen interfase (SEI) artifiziala garatzea.
  • Alkali-metalen film meheen hazkundea PVD (hala nola lurrunketa termikoa, sputtering-a) eta CVD bidez.

Ikerketa-ildoaren helburua anodoetarako materialak garatzea da:

  • Bateriaren kapazitatea handitzeko.
  • Anodo metalikoa sistema guztiz segurua izateko, dendriten hazkundea ezabatuz.
  • Baterien iraunkortasuna hobetzeko: ziklabilitatea, horien bizitza erabilgarria eta egonkortasuna.
  • Bateria errentagarriak ekoizteko.

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE