JOKIN RIKARTE ORMAZABAL

Aurkezpena

Jokin 2013ko udan hasi zen udako ikasle gisa CIC energiGUNEn, Faults programaren garapenean parte hartuz. Horren ostean, master ikasle bezela jarraitu zuen, bere master bukaerako lana jorratuz, non NaTiOPO4 materiala aztertu zuen Na-ioi baterietarako elektrodo gisa. 2014ko Irailean doktoretza ikasle bezela hasi zen, doktoretza lana Li-ioi bateria arruntetan eta kapa finetako Li-ioi baterietako gainazalen azterketan zentratu zelarik. 2015ean hiru hilabeteko estantzia egin zuen Stephenson Institute for Renewable Energies zentroan (Liverpooleko Unibertsitatea), Professor Laurence Hardwicken taldean. Denbora honetan zehar, Li4Ti5O12 elektrodoen gainazalaren eboluzioa aztertu zuen, SIRBATT proiektuaren baitan. 2019an Fisikan doktore titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2018an Oxis Energyn hasi zen lanean ikerlari gisa, non Litio metalikozko elektrodoen garapenean egin zuen lan, Li-S baterietara bideratuta. 2021. urtetik, Cidetec Energy Storageko Post-mortem taldeko ikerlari izan zen, bertan Li-ioi zelden parametrizazio eta degradazio mekanismoak aztertzen aritu zelarik. Jokin hainbat publikazio zientifiko eta patenteren ko-autorea da.

2022ko martxoaz geroztik CIC energiGUNEn diardu ikerlari asoziatu gisa.

Interes zientifikoak

  • Gainazalak
  • Geruza babesleak
  • Degradazio maknismoak

Jarduera zientifikoa

  • Gainazalen ikerketa
  • Litio metaliokozko elektrodoak
  • Post-mortem analisia

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE