ASIER URZELAI AZPELETA

Aurkezpena

Asier Urzelai Psikologian lizentziatura (1994) eta Psikologia Klinikoan Masterra (1996) egin zituen Deustuko Unibertsitatean. Giza baliabideetako espezialista, 20 urtetik gorako esperientzia duena hainbat enpresa eta sektoretan, besteak beste eginkizun hauek betetzen: mota guztietako profilak biltzea eta hautatzea, prestakuntza-planen diagnostikoa, garapena eta ebaluazioa egitea, ibilbide profesionalak definitzea, karrerako planak ezartzea eta pertsonak motibatzeko eta aintzatesteko prozesuak diseinatzea. Lan legedian, gatazken kudeaketan eta negoziazio kolektiboan aditua da baita ere. Gainera, Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikaria da (Bilbo, 2001) espezialitate guztietan (Segurtasuna, Ergonomia eta Psikosoziologia eta Higiene Industriala), eta Eusko Jaurlaritzak egiaztatuta dauka larrialdiko eta autobabeseko planak egiteko.

Azken postua 6 urtez garatu zuen Gaiker-IK4 Zentro Teknologikoan, pertsonen ebaluazio, motibazio eta aintzatespen prozesuen eta Segurtasunaren eta Osasun Okupazionalaren arduraduna izanik.

2015eko urrian Pertsonen Ardaradun moduan sartzen da CIC EnergiGUNEn eta 2016ko martxotik aurrera Giza Baliabide Zuzendaria eta zentruko Zuzendaritza Batzordeko kidea da. Berton, honako prozesu hauek burutzen ditu: Talentua Erakartze eta Garapena, Giza Baliabideen Administrazioa eta Segurtasuna eta Osasuna.

Jarduera Profesionala

  • 1997-2005. LANTEGI BATUAK. Giza baliabideetako teknikaria. Zeregin nagusiak: giza baliabideak kudeatzeko jardueren ezarpen operatiboa: kontratazioa, prestakuntza-planak, karrera-planak, etab.
  • 2005-2008. CONSTRUCCIONES Urrutia S.A. osasuna, segurtasuna eta kudeaketa integrala. Zeregin nagusiak: ISO 9001, ISO 14001 eta OHSAS 18001 sistemak diseinatzea, kudeatzea eta ezartzea.
  • 2008-2014. Gaiker-IK4. Giza Baliabideetako ofiziala/ebaluazio- eta motibazio-azpiprozesuaren arduraduna. Zeregin nagusiak: jarduna ebaluatzeko tresnak garatzea, karrera-planak, kontratazio-prozesuak. Segurtasun eta Osasun arduraduna.
  • 2015. Arteta aholkulariak. Lan-administrazioko aholkularia. Zeregin nagusiak: enpresa txikien kontratuen, nominen eta abarren kudeaketa.
  • 2015-2016. CIC energiGUNE. Pertsonen arduraduna. Zeregin nagusiak: giza baliabideen politikak eta prozesuak aplikatzea eta hobetzea.
  • 2016-Gaur. CIC energiGUNE. Zeregin nagusiak: Pertsonen arloko zuzendaria eta Zuzendaritza Batzordeko kidea. Giza baliabideei buruzko politikak zehaztu, ezarri eta hobetu. Talentua erakartzeko eta garatzeko prozesua, Giza Baliabideen Administrazio prozesua eta Segurtasun eta Osasun prozesua gidatu.

Prestakuntza akademikoa

  • Psikologian lizentziatura (Deustuko Unibertsitate, 1994)
  • Psikologia Klinikoan Masterra (Deustuko Unibertsitate, 1996)

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE