BASQUEVOLT anbizio handiko proiektua da, egoera solidoko gelaxken ekoizpenean ardaztutakoa, eta Europan erreferentziazko gigafaktoria izan nahi du bateria-mota horretan, 2027an 10GWh-ko ekoizpena zenbatetsita.
Maroš Šefčovič komisarioak bultzatutako Baterien Europako Estrategiaren ildotik, BASQUEVOLTek Europako beste partner batzuekin lan egingo du baterien balio-katearen garapena bizkortzeko, kontinentearen industria indartuz.
BASQUEVOLTek egoera solidoko gelaxkako teknologiak emango dizkie hiru sektore nagusiri: automozioa, garraio astuna eta sektore estazionarioa, hainbat elektrokimikaren bidez, bere partner-en beharrekin lankidetzan.