Jakinarazi nahi dizugu kontsulta publikora atera dela Green Deal proiektuen deialdia, Europar Batasunaren H2020 programaren barruan dagoena. Green Dealen helburua EBren eraldaketa ekonomikoa erabat iraunkorra izatea da, eredu sozial eta ekonomiko berri bat landuz eta bidezko trantsizioa ahalbidetuko duten baliabide ekonomikoak eskainiz.
Proposamenak irailaren erdialdean argitaratuko dira, 1.000 milioi euroko aurrekontuarekin, eta COVID-19ren osteko ekonomia berreskuratzen lagunduko du, energia berriztagarrien bizkortzea, garraio garbia eta industria garbi eta zirkular baterantz modernizatzea bultzatuz.
Deialdi berri honi forma ematen laguntzeko, Green Deal osatzen duten 11 arloetako inkesta bakoitzean parte har dezakezu ekainaren 3a baino lehen:
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...