Jakinarazi nahi dizugu Europako Horizonteari buruzko inkesta argitaratu dela, Europako Batzordearen datozen 4 urteetako (2021-2024) Plan Estrategikoaren lehentasunak zehazten lagunduko duena.

Horizon Europa ikerketa eta berrikuntzarako Europako esparru-programa bat da, eta funtsezko eginkizuna du ekonomia berderanzko bilakaeran. Europako trantsizio energetikoa sustatzen ez ezik, koronabirusaren krisiari eta erronka klimatikoei aurre egiten ere lagunduko du Plan Estrategikoak.

Horizon Europe Plan Estrategiko honi esker, ikerketa- eta berrikuntza-inbertsioak bideratu ahal izango dira, eta iparrorratza izango da Europar Batasunaren lehentasun politikoen norabideari eusteko.

Azterlan honetan Europako Parlamentuak, Europar Batasuneko estatu kideek, Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeek eta herritar interesdunek parte hartzen dute.

Inkesta sei taldetan egituratuta dago, eta atal batean, batzuetan edo guztietan parte har dezake:

  1. Osasuna
  2. Kultura, sormena eta gizarte inklusiboa
  3. Segurtasun zibila gizartearentzat
  4. Digitala, industria eta espazioa
  5. Klima, energia eta mugikortasuna
  6. Elikadura, bioekonomia, baliabide naturalak, nekazaritza eta ingurumena

Horizon Europe Plan Estrategikoari forma emateko, irailaren 18ra arte bete dezakezu inkesta, esteka honen bidez: Sartu inkestan

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE