ITSASO SEGURA LAPARRA

Aurkezpena

Itsaso Segura Laparrak Kimikako ikasketak Kimikako eta Biozientzietako aipamenarekin osatu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean 2020an. Gradu Amaierako lana Donostiako Kimika fakultatean egin zuen, kimika analitikoko sailean, prestakin farmazeutikoetan azido azetilsalizilikoa irudi digitaleko analisien bidez zehazteari buruz.
Karrera amaitu ondoren, Elikagaien Kalitate eta Segurtasuneko Masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizen (2021). Master Amaierako Lana Gasteizko udal laborategian garatu zen, eta Zuntz Dietetiko Totalaren determinazio-prozesurako laginen prestaren optimizazioan zentratu zen, ANKOM metodo automatizatuaren bidez, AOAC 985.29ren arabera.

Ikasketak amaitu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat burutu zuen ekonomia zirkularraren arloko ikerketa eta berrikuntzan (2022). Beka hori Ekolberren egin zen eta kolagenoa oinarri hartuta rafia biodegradagarria lortzeko biomaterialen ikerketan oinarritzen da. Bekaren ondoren, Ekolberren jarraitu zuen lanean, kalitate-laborategiko arduradun gisa.

2024ko urtarrilean, CIC enegiGUNEn laborategiko teknikari gisa sartu zen, Organic and Hybrid Materials taldean.

Interes zientifikoak

  • Kimika analitikoa
  • Karakterizazio teknikak
  • Materialen zientzia

Jarduera zientifikoa

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekonomia zirkularraren arloko ikerketa eta berrikuntza beka

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE