ITZIAR ALDALUR CEBERIO

Aurkezpena

Itziar Aldalurrek 2013an Kimikako titulua, material polimerikoetan espezializatua, lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Ikasketak amaitu baino lehen, Eusko Jaurlaritzako Ikasiker lankidetza-beka lortu zuen estaldura polimerikoekin zer ikusia duen ikerketa burutzeko Polymat Material Polimerikoen Institutuan 6 hilabetetan zehar.

2014ean Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoak Masterra lortu zuen. Masterreko proiektua Polymaten burutu zen ikerketa arloa metalezko azalak estaltzeko polimeroak izanik.

2014ko Irailean Polymat ikerketa laguntzaile moduan hasi zen farmako askapenerako polimerozko mikroesfera biodegradarriak garatuz.

2015eko Irailean CIC energiGUNEn hasi zen doktoretza tesia burutzeko asmoz Michel Armand irakaslearen eta Michal Piszcz doktorearen zuzenpean. Tesiaren titulua "New Polymer Electrolytes for all-solid-state lithium batteries" izan zen eta Elektrolito Polimerikoen ikerketa sailean burutu zen. Ikerketa honen oinarria elektrolito polimeriko berrien sintesia izan zen. Elektrolito hauek kristalinitate txikia eta eroankortasun altua aurkeztu beharra zuten solido-egoera baterien eragiketa tenperatura txikitzeko asmoz. Horri dagokionez, 3 hilabeteko egonaldia egin zuen Maria Forsythen taldean Deakin Unibertsitatean (Australia). Bertan, nanozuntzez sendotutako elektrolito polimeriko berriak prestatu eta aztertu zituen. Material hauek eroankortasun altua eta ezaugarri mekaniko onargarriak aurkezten zituzten. 2019an Itziarrek bere doktoretza bukatu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean Cum Laude eta nazioarteko aipamenekin.

2019ko Irailean Euskal Herriko Unibertsitatean hasi zen irakasle moduan Kimika Aplikatua sailean Laborategiko Oinarrizko Eragiketak irakasgaia irakatsiz gradu mailan.

2020ko Apirilean CICenergiGUNEra bueltatu zen ikerketa ingeniari moduan Elektrolito Polimerikoen sailean Michel Armand irakaslearen zuzenpean.

Interes zientifikoak

  • Elektrolito polimerikoak
  • Solido-egoera bateriak
  • Litio anodoak
  • Bloke kopolimeroak

Jarduera zientifikoa

  • Síntesis de nuevos electrolitos poliméricos
  • Caracterización fisicoquímica, térmica y electroquímica
  • Baterías en estado sólido

Sariak

  • Nazioarteko aipamena eta Cum Laude aipamena Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoak doktoretzan. Euskal Herriko Unibertsitatea 2019.
  • Ikasleen aurkezpen hobearen saria. E-MRS Spring Meeting, Maitzak 26-30, 2019 Niza (Frantzia).
  • Gradudun ikasleen saria. E-MRS Fall Meeting, Irailak 16-20, 2018 Varsovia (Polonia).
  • Ikasiker lankidetza-beka. Eusko Jaurlaritza 2013.

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE