Janire Martinez Gonzalezek goi-mailako analisiko eta kalitate kontroleko laborategi zikloko titulua lortu zuen 2021ean, Gasteizko Jesus Obrero institutuan, Egibiden. Zikloaren azken proiekturako, elikagaien hainbat parametro ezberdinen eraginari buruz egin zuen, analisi mikrobiologikoak eta fisiko-kimikoak eginez. Zikloari amaiera emateko, laborategiko teknikari praktikak Neikerren -Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea- “in vitro” laborategian burutu zituen. Gerora, 2021-2022ko ikasturtean laborategi kimikoko kalitate-prozedurei buruzko beka onartu zuen Jesus Obreron.
Beka egiten zegoen bitartean, prestakuntza osagarri gisa, produktu farmazeutikoei buruzko ikastaro bat egin zuen(praktikekin EHUko Farmazia Fakultatean)eta ondoren beste bi egin zituen, bata zelula kultiboei buruz eta bestea biologia molekularrari buruz. Aipatutako azken hiru kurtsoak, Nievescanon, Egibiden egin zituen.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...