Manuel J. Tello fisikako irakasle ohia da EHUn. Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordea izan zen 1988 eta 1991 artean. Aldi horretan, sailburuorde gisa, Euskadiko lehenengo Estrategia Teknologiko Nazionalaren arduraduna izan zen.
Unibertsitatearekin, zientziarekin eta teknologiarekin zerikusia duen euskal eta espainiar administrazio antolaketarekin izan duen lotura bere ikerketa jarduera bezain indartsua izan da, 1995ean Pedro Miguel Etxenikerekin ex aequo Xabier Maria Munibe Saria jaso zuelarik bere lehen edizioan.
1973tik, Tello hogeita zortzi ikerketa-proiekturen arduraduna izan da, eta ikertzaile nagusia 150 ikerketa-artikulutan baino gehiagotan. Europar Batasuneko aholkularia eta elkarte zientifiko askotako kidea ere bada.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...