MARIA ARNAIZ GONZALEZ

Aurkezpena

María Arnaiz doktorea 2015tik Ingeniaritza Kimikoan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikasketen hirugarren urtean, Europako Erasmus laguntzari esker, Turineko Politeknikoan (Italia) ikasi zuen.

2015ean graduko praktikak Urbaserren (Araia) 5 hilabetez garatu zituen. Hilabete horietan, industria ezberdinetatik eratorritako olio hondakinak gas kromatografiaren bitartez aztertu zituen bere biltegiratze eta birziklapena baimentzeko xedez. Bitartean, gestio lanak burutu zituen ere.

2015eko udan María CIC energiGUNEn hasi zen lehenengo aldiz. Bi hilabeteko udako praktika horietan, Na2M2(SO4)3 motako konposatuak sitetizatu eta karakterizatu zituen sodio ioi baterietan elektrodo positibo moduan erabili ahal izateko.

Horren ondoren, Masterra garatzeko laguntza bat lortu zuen EHUren eskutik. 2016an, Ingeniaritza Kimikoko masterra lortu zuen, CIC energiGUNEn bere masterreko praktikak eta tesia garatu zituelarik. Aldi horretan, sortu berri zen kondentsadore hibridoen ikerketa lerrora batu zen.

Bizi izandako esperientzia ezinhobeaz bultzatuta baita Ministerioko FPU laguntzari esker, María bere doktorego tesia CIC energiGUNEko Kondentsadore Elektrokimikoen taldean garatzeko aukera izan zuen. Bere doktorego tesiko ikerkuntza material berrien prestaketan eta karakterizazio bai fisikokimiko bai elektrokimikotik Kondentsadore Hibridoen garapeneraino eta optimizazioraino enfokatuta zegoen. Bere doktorego tesiaren testuinguruan, Prof. Andrea Balducciren taldera batu zen 4 hilabetez Friedlich Schiller Jenako Unibertsitatean (Alemania). Hilabete horietan litio eta sodio ioi kondentsadoreetan erabiltzeko elektrolito ezberdinetan oinarritu zuen ikerketa. Beranduago, Dr. Sonia Dsokeren taldea bisitatu zuen Karlshrueko Teknologia Insitutuan (Alemania) elektrolitoen ikerketa jarraitzeko baina kasu horretan potasio ioi teknologian enfokatuz. Bere doktoradutzaren garapenarekin batera EHUko Ingeniaritza Kimikoko graduko Ingurumen Ingeniaritza eta Esperimentazioa Ingeniaritza Kimikoan ikasgaietako dozentzian parte hartu zuen. 2019ko amaieran Doktorego gradua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatetik aipamen Internazionala eta Cum Laude lortuz.

Ondoren CIDETEC-Energy Storagen lanean egon zen 6 hilabetez Ikertzaile Gazte moduan. Bertan, Proiektu Industrial ezberdinetan parte hartu zuen. Horietako baten proiektu buru izanik.

Gaur egun Ikertzaile Postdoktorala da CIC energiGUNEko Prototipadoko taldean. Bere interes zientifikoa nagusiki kondentsadore hibridoen garapenean oinarritzen da.

Interes zientifikoak

  • Litio eta sodio ioien bateriak
  • Litio- eta sodio-ioien kondentsadoreak
  • Ioi metalikoen kondentsadoreak
  • Geruza bikoitzeko kondentsadore elektrikoak
  • Elektrolitoak ioi metalikoen kondentsadoreetarako

Jarduera zientifikoa

  • Ingeniaritza kimikoa
  • Energia elektrokimikoa biltegiratzea
  • Elektrodoen fabrikazioa eta karakterizazioa
  • Ioi metalikoen kondentsadoreak optimizatzea

Sariak

  • Ohorezko matrikula Ekonomia orokorrean eta enpresen gestioan (Gradua 2012)
  • Ohorezko matrikula Erreaktore Kimikoetan (Master 2015)
  • Postgradu laguntza EHUtik jasoa(Master 2015)
  • FPU laguntza Espainiako Ministeriotik jasoa (Doktoregoa 2016)

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE