María Arnaiz doktorea 2015tik Ingeniaritza Kimikoan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikasketen hirugarren urtean, Europako Erasmus laguntzari esker, Turineko Politeknikoan (Italia) ikasi zuen.
2015ean graduko praktikak Urbaserren (Araia) 5 hilabetez garatu zituen. Hilabete horietan, industria ezberdinetatik eratorritako olio hondakinak gas kromatografiaren bitartez aztertu zituen bere biltegiratze eta birziklapena baimentzeko xedez. Bitartean, gestio lanak burutu zituen ere.
2015eko udan María CIC energiGUNEn hasi zen lehenengo aldiz. Bi hilabeteko udako praktika horietan, Na2M2(SO4)3 motako konposatuak sitetizatu eta karakterizatu zituen sodio ioi baterietan elektrodo positibo moduan erabili ahal izateko.
Horren ondoren, Masterra garatzeko laguntza bat lortu zuen EHUren eskutik. 2016an, Ingeniaritza Kimikoko masterra lortu zuen, CIC energiGUNEn bere masterreko praktikak eta tesia garatu zituelarik. Aldi horretan, sortu berri zen kondentsadore hibridoen ikerketa lerrora batu zen.
Bizi izandako esperientzia ezinhobeaz bultzatuta baita Ministerioko FPU laguntzari esker, María bere doktorego tesia CIC energiGUNEko Kondentsadore Elektrokimikoen taldean garatzeko aukera izan zuen. Bere doktorego tesiko ikerkuntza material berrien prestaketan eta karakterizazio bai fisikokimiko bai elektrokimikotik Kondentsadore Hibridoen garapeneraino eta optimizazioraino enfokatuta zegoen. Bere doktorego tesiaren testuinguruan, Prof. Andrea Balducciren taldera batu zen 4 hilabetez Friedlich Schiller Jenako Unibertsitatean (Alemania). Hilabete horietan litio eta sodio ioi kondentsadoreetan erabiltzeko elektrolito ezberdinetan oinarritu zuen ikerketa. Beranduago, Dr. Sonia Dsokeren taldea bisitatu zuen Karlshrueko Teknologia Insitutuan (Alemania) elektrolitoen ikerketa jarraitzeko baina kasu horretan potasio ioi teknologian enfokatuz. Bere doktoradutzaren garapenarekin batera EHUko Ingeniaritza Kimikoko graduko Ingurumen Ingeniaritza eta Esperimentazioa Ingeniaritza Kimikoan ikasgaietako dozentzian parte hartu zuen. 2019ko amaieran Doktorego gradua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatetik aipamen Internazionala eta Cum Laude lortuz.
Ondoren CIDETEC-Energy Storagen lanean egon zen 6 hilabetez Ikertzaile Gazte moduan. Bertan, Proiektu Industrial ezberdinetan parte hartu zuen. Horietako baten proiektu buru izanik.
Gaur egun Ikertzaile Postdoktorala da CIC energiGUNEko Prototipadoko taldean. Bere interes zientifikoa nagusiki kondentsadore hibridoen garapenean oinarritzen da.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...