Marina Enterria Gonzalez Kimikan lizentziatua da Oviedoko Unibertsitatean 2008-z geroztik. Urte horretan Instituto Nacional del Carbón (INCAR-CSIC, España)-en egin zituen praktika industrialak, karbonozko materialen preparazioan lagunduz itsas ur kontaminatuetan metal astunen degradazio fotokimikoa lortzeko. 2009. urtean Fabian Suarez Garcia-ren gidaritzapean doktoregoa hasi zuen, nanoegituraketa teknikak erabiliz porotasun jakineko karbono materialen sintesiaren inguruan. Garai honetan Golm-eko (Alemania) Max-Planck Institute of Colloids and Interfaces institutuan egonaldi bat egin zuen prozesu hidrotermalen bidez karbono materialen sintesi jasangarriak ikertzeko. 2013. urtean, doktoregoa lortu ondoren José Luís Cabral da Conceição Figueiredo-k zuzenduriko Laboratório de Catálise e Materiais (LSRE-LCM team) taldean, Oportoko Unibertsitateko Ingenieritza Fakultatean hasi zen ikertaile gisa lanean (FEUP, Portugal), superkondentsadoreeetan erabiltzeko nanoegituraturiko karbonozko materialen sintesi prozesu ezberdinak garatzen. 2017. urtean Marina CIC energiGUNE-n hasi zen ikertzaile post-doktoral bezala grafenozko elektrodoen garapenean, superkondetsadore eta sodio-aire baterietan integratzeko. 2019. urtean ”Jose Castillejo” beka lortu zuen Uppsalako Unibertsitatean (Suezia), Anstromg Laborategian sodio aire baterietan albo erreakzioak aztertzeko X-izpien bitartez.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...