MARINA ENTERRIA GONZALEZ

Aurkezpena

Marina Enterria Gonzalez Kimikan lizentziatua da Oviedoko Unibertsitatean 2008-z geroztik. Urte horretan Instituto Nacional del Carbón (INCAR-CSIC, España)-en egin zituen praktika industrialak, karbonozko materialen preparazioan lagunduz itsas ur kontaminatuetan metal astunen degradazio fotokimikoa lortzeko. 2009. urtean Fabian Suarez Garcia-ren gidaritzapean doktoregoa hasi zuen, nanoegituraketa teknikak erabiliz porotasun jakineko karbono materialen sintesiaren inguruan. Garai honetan Golm-eko (Alemania) Max-Planck Institute of Colloids and Interfaces institutuan egonaldi bat egin zuen prozesu hidrotermalen bidez karbono materialen sintesi jasangarriak ikertzeko. 2013. urtean, doktoregoa lortu ondoren José Luís Cabral da Conceição Figueiredo-k zuzenduriko Laboratório de Catálise e Materiais (LSRE-LCM team) taldean, Oportoko Unibertsitateko Ingenieritza Fakultatean hasi zen ikertaile gisa lanean (FEUP, Portugal), superkondentsadoreeetan erabiltzeko nanoegituraturiko karbonozko materialen sintesi prozesu ezberdinak garatzen. 2017. urtean Marina CIC energiGUNE-n hasi zen ikertzaile post-doktoral bezala grafenozko elektrodoen garapenean, superkondetsadore eta sodio-aire baterietan integratzeko. 2019. urtean ”Jose Castillejo” beka lortu zuen Uppsalako Unibertsitatean (Suezia), Anstromg Laborategian sodio aire baterietan albo erreakzioak aztertzeko X-izpien bitartez.

Interes zientifikoak

  • Materialen zientzia
  • Ikatz eta grafeno materialak
  • Metal-aire bateriak
  • Superkondentsadoreak

Jarduera zientifikoa

  • Síntesis de materiales basados en carbón y grafeno
  • Control de la porosidad y la química superficial en materiales carbonosos.
  • Caracterización fisico-química de materiales carbonosos y grafeno.
  • Cátodos para baterías de metal-aire; preparación y caracterizacion fisico-química

Sariak

  • FPU 2009 beka predoktorala
  • FPU 2010 mugikortasun beka
  • Jose Castillejo 2019 mugikortasun beka

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE