Miriam García 2011n lizentziatu zen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Deustuko Unibertsitatean, eta berriki Big Data Programa egin du unibertsitate berean 2021ean. Azken 10 urte hauetan, Miriamek esperientzia hartu du merkatu-azterketak egiten eta garatzen, bai eta negozio-estrategiak definitzen eta era askotako proiektuak kudeatzen ere, proiektuen koordinatzaile eta negozio-analista gisa lan egin baitu hainbat sektoretako enpresetan (energia, automozioa, klimatizazioa, ehungintzako industria), bai Espainian, bai Alemanian. Gainera, CIC energiGUNEko kide izan aurretik, I+G proiektuen kudeatzaile gisa parte hartu du enpresetan adimen artifiziala, digitalizazioa eta zibersegurtasuna sustatzera bideratutako Europako hainbat proiektutan, eta I+G proiektuen proposamenak prestatzen ere lagundu du, bai eskualdeetan, bai Europan.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...