MIRIAM GARCIA LADERO

Aurkezpena

Miriam García 2011n lizentziatu zen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Deustuko Unibertsitatean, eta berriki Big Data Programa egin du unibertsitate berean 2021ean. Azken 10 urte hauetan, Miriamek esperientzia hartu du merkatu-azterketak egiten eta garatzen, bai eta negozio-estrategiak definitzen eta era askotako proiektuak kudeatzen ere, proiektuen koordinatzaile eta negozio-analista gisa lan egin baitu hainbat sektoretako enpresetan (energia, automozioa, klimatizazioa, ehungintzako industria), bai Espainian, bai Alemanian. Gainera, CIC energiGUNEko kide izan aurretik, I+G proiektuen kudeatzaile gisa parte hartu du enpresetan adimen artifiziala, digitalizazioa eta zibersegurtasuna sustatzera bideratutako Europako hainbat proiektutan, eta I+G proiektuen proposamenak prestatzen ere lagundu du, bai eskualdeetan, bai Europan.

Jarduera Profesionala

  • 02/2022-12/2022. InnovaliaElkartea. I+G Proiektuenkudeatzaile.
  • 09/2019-01/2020. Mango. Nurenbergekodendakoarduraduna.
  • 10/2015-06/2019. Vaillant Group. Bezeroaren arretarakokoordinatzailea eta kontuhandiak.
  • 01/2013-09/2015. Aratubo. Hodia prozesatzekozerbitzuakazpikontratatzearenarduraduna.
  • 10/2011-10/2012. Siemens Gamesa. Negozio-analista. (SALMENTAK ETA M&A).

Prestakuntza akademikoa

  • Big data Progama, DeustukoUnibertsitatea (2021)
  • EnpresenAdministrazio eta Zuzendaritzanlizentziatua (2011)

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE