NAGORE ORTIZ VITORIANO

Aurkezpena

Nagore Ortiz-Vitoriano doktoreak Ikerbasque Fellow ikertzaile bezala darama 2016. urtetik lanean CIC energiGUNE (Espainia) zentroan. Bertan biltegiratze energetikoaren arloan egiten du lan metal-aire lerroan eta 2018. urtetik ikerketa lerro honen buru da. 2011. urtean europar doktoretza eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik (UPV-EHU) energiaren arloan eginiko lanarekin. Bertan, oxido solido pilen garapenean espezializatu zen eta doktoretzako aparteko saria jaso zuen EHU-UPVen buruturiko ikerketengatik. Bere tesiaren iraupenaren bitartean hainbat estantzia burutu zituen atzerrian; Risø DTU National Laboratory for Sustainable Energy (ikerkuntza zentroa) Danimarkan eta Imperial College London (unibertsitatea) Londresen. 2013. urtean Marie Curie International Outgoing Fellowship beka eskuratu zuen Europar Batasunaren eskutik, metal-aire (litio eta sodio) baterien ikerkuntza garatzeko Massachusettseko institutu teknologikoaren ingeniaritza mekaniko sailean (MIT), Cambridgen (AEB). 2015ean beka honekin CIC energiGUNE zentroan jarraitu zuen, non hainbat estantzia burutu zituen, aipatzekoak direnak Oak Ridge laborategi nazionalean (AEB) eta Deakineko unibertsitatean (Austrailia) eginikoak. Ortiz-Vitoriano doktorearen ikerkuntza garapena biltegiratze energetikoan erabiltzen diren elektrodoen materialetan (Piletako oxido solidoak, Na-ioi bateriak, metal-aire…) eta hauen oinarrizko mekanismoen ikasketetan zentraturik egon da. Bere ikuspegi zientifikoa sistema hauetan ematen diren prozesuen ulermenean egon da, beti ere modelo fisikokimikoetan oinarrituz. Izan ere, hauek dira ezinbesteko oinarriak etorkizunera begira material eta sistema hauen garapena emateko. Esperientzia zabala dauka proiektuen kudeaketan bai nazional zein atzerri mailan. Gradu eta doktore ikasleen zuzendaritzan parte hartu du eta irakasle lanetan ibili da maila nazional zein atzerrian hiru hizkuntza ezberdinetan (ingelesa, gaztelera eta euskara). Trebetasun hauek duen lankidetza modelo produktibo eta irekiarekin batuz, atzerrian erlazio sakonak sortzea ahalbidetu dio, kolaboratzaile sare zabal bat sortuz. Horietariko asko ikerkuntza arlo horretan berebiziko merezimenduak dituzten ikertzaileekin.

Interes zientifikoak

  • Energia aplikazioetarako elektrodo material berrien diseinua (adb. grafenoa)
  • Baterien aplikazioetarako elektrolitoak
  • Solbatazio kimika
  • Bateria kargagarriak (Metal-aire/ioi)
  • Metodo garapenaren kimika
  • Erreakzio kimikoak: mekanismoak, dinamika, zinetika eta erreakzio katalitikoak
  • Baterien sistemen aplikazioetarako operando teknikak (adb. espektroskopia)
  • Gainazal eta interfasearen arteko analisia

Jarduera zientifikoa

  • Materialen zientzia eta kimika
  • Katalisia
  • Kimika fisikoa
  • Kimika ez-organikoa
  • Elektrokimika (in situ eta ex situ baterien karakterizazioa)
  • Karakterizaziorako baterien diseinua

Sariak

  • 2016. Euskadiko zientzia fundazioaren Ikerbasque ikerkuntza beka, Espainia. 15 bekadun sarituak 406tik
  • 2016. MRS Fall congresurako bidai beka.
  • 2013-2016 Marie Curie atzerrirako estantzia beka
  • 2014. Ikertzaile Doktoreen Hobekuntzarako doktoretza-ondoko Programarako laguntza (ez onartuta)
  • 2014. Beyon Lithium kongresuko poster hoberenaren saria.
  • 2014. Doktoraduko aipamen berezia UPV/EHUren eskutik
  • 2012-2013. Doktoreentzako espezializazio ikerkuntza beka Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eskutik.

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE