NAIARA ETXEBARRIA GARCIA

Aurkezpena

Naiara Etxebarria Kimikan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU 2016). Bere gradu amaierako lana unibertsitateko Kimika Organikoa II Sailean burutu zuen, non ligninaren balorizazioaren eta apurketaren ikasketak burutzeko hautagai baliotsuak diren dilignoletik eratorritako konposatuen sintesian eta karakterizazioan (IR, EMN, MS) zentraturiko ikerketa garatu zuen.

Gradua amaitu zuenean, Bartzelonako Ramon Llull Unibertsitatean (IQS, URL) Kimika Farmazeutikoko Masterra egi zuen. Masterreko amaierako lana unibertsitatearen eta Archroma Iberika S.L. erakundearen artean gauzatu zuen, azken hau papera eta ehungintzako tindaketen fabrikazio eta garapenaz arduratzen da. Masterreko amaierako lana, aplikazio farmazeutikoetarako koloratzaileen erabilerarako ikerketan oinarritu zen. Konpainian, I+G laborategi teknikari gisa lan egin zuen koloratzaile berriak garatzen eta lehendik zeudenak hobetzen.

Gaur egun, 2020ko urtarrilaz geroztik, CIC energiGUNE ari da lanean laborategiko teknikari gisa, litiozko baterientzako katodo berriak garatzen.

Interes zientifikoak

  • Karakterizazio fisiko-kimikoa (SEM, RAMAN, XRD)
  • Slurrien eta laminatuen prestaketa
  • Elektrokimika
  • Schwagelok eta coin cell zelden muntaia
  • Post mortem ikerketak ziklatutako zeldetan

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE