Naiara Etxebarria Kimikan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU 2016). Bere gradu amaierako lana unibertsitateko Kimika Organikoa II Sailean burutu zuen, non ligninaren balorizazioaren eta apurketaren ikasketak burutzeko hautagai baliotsuak diren dilignoletik eratorritako konposatuen sintesian eta karakterizazioan (IR, EMN, MS) zentraturiko ikerketa garatu zuen.
Gradua amaitu zuenean, Bartzelonako Ramon Llull Unibertsitatean (IQS, URL) Kimika Farmazeutikoko Masterra egi zuen. Masterreko amaierako lana unibertsitatearen eta Archroma Iberika S.L. erakundearen artean gauzatu zuen, azken hau papera eta ehungintzako tindaketen fabrikazio eta garapenaz arduratzen da. Masterreko amaierako lana, aplikazio farmazeutikoetarako koloratzaileen erabilerarako ikerketan oinarritu zen. Konpainian, I+G laborategi teknikari gisa lan egin zuen koloratzaile berriak garatzen eta lehendik zeudenak hobetzen.
Gaur egun, 2020ko urtarrilaz geroztik, CIC energiGUNE ari da lanean laborategiko teknikari gisa, litiozko baterientzako katodo berriak garatzen.
Energia biltegiratzeko azken joerak eta ikerkuntzako berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, harpidetu zaitez.
Goi-mailako talde batean sartu nahi baduzu, hainbat diziplinatako espezialistekin elkarlanean aritu edo zure kezkak kontatu nahi badituzu, ez pentsatu bi aldiz...