NATALIA ALONSO PRIETO

Aurkezpena

Natalia Alonsok Fisika-Zientziak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Elektronika eta Automatikan espezializatu zen. Karrerako azken urtean, irakasgai gehigarri batzuk egin zituen Ingeniaritza Elektronikoko titulua lortzeko.

Atzerrian bi urtez ICEXeko informatikako bekadun gisa lan egin ondoren, Bartzelonara joan zen. Bertan, Institut de Física d´Altes Energies (IFAE/UAB) erakundeak koordinatutako proiektu europear baten ardura hartu zuen, besteak beste. I+G zentro horretan urte batzuk eman ostean, Natalia I+G proiektuetarako dirulaguntza publikoen kudeaketan espezializatu zen Centre Internacional de Mètodes Numèrics en Enginyeria (CIMNE) zentroan. 2012an teknologia transferitzeko CIMNE Tecnologia SA zentroaren sorreran parte hartu zuen. 10 urtez Europa, nazio eta eskualde mailako laguntza publikoak bilatzeaz eta kudeatzeaz arduratu zen, inkubagailu horren spin-offetarako. 2017-2021 denboraldian, betebehar hori CIMNEren proiektu-saileko laguntzen kudeaketarekin bateratu zuen, eta Bee Group-en (Builging Energy & Environment Group) proiektu-zorroa eraman zuen.

2025eko urtarrilean, CIC energiGUNEn hasi zen lanean, Negozio Garapen arloko I+G proiektuen koordinatzaile gisa.

Jarduera Profesionala

  • 2011-2024: Centre Internacional de Mètodes Numèrics en Enginyeria (Barcelona)
  • 2009-2010: Neuroscience Technologies, S.L.P (Parc Cientific, Barcelona)
  • 2004-2009: Institut de Física d’Altes Energies (Bellaterra, Barcelona)

Prestakuntza akademikoa

  • EHUko Fisika-Zientzietan lizentziatua (UPV/EHU, 2000)
  • EHUko Ingenieri Elektronikoa (UPV/EHU, 2000)

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE