PAUL IMAZ ELIZALDE

Aurkezpena

Paul Imaz Elizaldek Kimikako gradua egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Donostiako Kimika Fakultatean, eta 2023an amaitu zituen ikasketak. Graduko amaierako lana Kimika Analitikoaren sailean egin zuen, "Uraren gogortasunaren determinazioa Ag-nanopartikulen propietate optikoen bitartez. Metodo kinetikoak ultramorea-ikusgarria espektroskopia eta irudi digitalen analisiaren bidez" izenburuarekin. Lanak bi metodo berri diseinatzea izan zuen helburu, uraren gogortasuna karakterizatzeko, eta horretarako Ag-nanoen propietate optikoak eta espektroskopia ultramorea-ikusgarria eta irudi digitalaren analisiaren seinaleak erlazionatu ziren, kalibraketa lerroak lortuz. Proiektu honetan, analisi metodoetan, espektroskopian eta kimiometria lanean hobetu zituen bere trebetasunak.

Gradua amaitu ondoren, Material Berriztagarrien Ingeniaritza masterra egin zuen UPV/EHU-n, Donostiako Ingeniaritza Fakultatean, eta 2024an amaitu zituen ikasketak. Master amaierako lana UPV/EHU-ko GMT ikerketa taldean egin zuen, "Almidoiean oinarritutako hidrogel dinamikoen sintesia eta karakterizazioa" izenburuarekin. Lanak hidrogel dinamikoen sintesirako prozedura definitzea eta optimizatzea izan zuen helburu, ingurunean aldaketak jasateko gai direnak. Horrez gain, hidrogelen karakterizazio (reologikoa, termikoa, FTIR, SEM, puztutze ahalmena) egin zuen.

Interes zientifikoak

  • Kimika Analitikoa
  • Kimiometria
  • Material berriztagarriak

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE